Skip to main content

Leire Iribarne Olhagarai Diabolo Kiwi taldeko musikaria zendu da

Kultura

Leire Iribarne Olhagarai Diabolo Kiwi taldeko musikaria auto istripu baten ondorioz zendu zen pasaden ostiralean. Ezbeharra A64 autobidean gertatu zen, Baionako noranzkoan hiru autok talka egin eta gero. 24 urteko musikari gaztea, nagusiki Diabolo Kiwi taldeko kidea izateagatik ezaguna zen gure artean, baino musika munduan gauza asko egindakoa zen azken urte hauetan guztietan.

Ahots jostaria zuen Leire iribarnek, eta Diabolo Kiwi taldearekin aski ongi irakutsi zigun hori argitaratuak dituzten bi diskoetan. Irrifarra ahoan beti, musika egiten gozatzen zuen musikaria zen bera, eta bere musikarekin, jendea gozarazten zuena.

Bere bidea erabat lotua egon da herri mugimenduetara. Musika bidea gaztetxeetan abiatu zuen eta ugariak izan dira herri mugimenduen alde egindako emanaldiak. Besteak beste 2020. urtean Herri Urrats ekimeneko kantua jantzi zuen bere ahotsarekin, eta duela hilabete gutxi Lurramaren aldeko ekimenean hartu zuen parte Diabolo Kiwirekin Arbonako Lur okupatuetan.

Hutsune handia utziko du Leire iribarne Olhagaraik euskal herrriko musika mugimenduan. Bere ahotsa eta bere irriparra aldiz, gure artean geratuko dira betiko.