'Legatua partekatuz' erakusketarekin ospatuko du Balenciaga museoak bere 10. urteurrena

10 urte bete ditu Getariako Balenciaga museoak eta ostiralean egin zuten ekitaldiaz gain, jantzi diseinatzailearen ibilbidea eta ondarea omentzeko erakusketa digitala sortu dute arduradunek. 10 kontzeptutik abiatuta getariarraren 10 diseinu jarri dituzte ikusgai webgunean ‘Legatua partekatuz’ erakusketan.