Image

Larunbatean eginen dituzte BEST topaketak, Bizkaiko emakume sortzaileen sarea indartzeko asmoz

Larunbatean egingo dituzte Bizkaiko Emakumezko Sortzaileen Topaketak (BEST) Bilboko Euskalduna jauregian, Zelako Kultur Ideak elkartearen eskutik eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker. Maria Rivero musikariaren ardurapean, ekimenak Bizkaian bizi edo sormen lanetan aritzen diren emakumeentzako topaleku izatea du helburu.

Hamaika diziplinatako 26 emakumezko sortzaile batzen dituen egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako. Besteak beste, ekimenean, literaturan, musikan, zinemagintzan eta arte dramatikoan adituak diren emakumeek hartuko dute parte. Goizean mahai-inguruak egongo dira eta arratsaldean, berriz, poesia errezitaldiak, kontzertu akustikoak eta antzezlanak.

Aurrez izena eman beharko da jardunaldietan parte hartzeko, zein ekitalditara joan nahi den zehaztuta.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image