Laboaren lana ardatz duen erakusketa Donostiako Tabakaleran

'Komunikazio-inkomunikazio' izena du Tabakalerak ikusgai jarri duen azken erakusketak. Mikel Laboaren Lekeitio diskoko korteetako batetik abiatuta bere ibilbidea ardatz duen bilduma jarri du ikusgai Donostiako kulturguneak. Hainbat artisten lanak biltzen ditu erakusketak, folkloreari eta herri kulturari buruzko hausnarketa proposatzen dutenak.