Skip to main content

La Trinchera infinita filmak beste pausu bat eman du Oscar sarietarako bidean

Kultura

Urrian sartu zuen Espainiako Zine Akademiak Oscar sarietan Espainiako Estatuko hautagaien artean, nazioarteko pelikulen atalerako. Hiru hautagai izan ziren orduan, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren zintarekin batera. Iragan astean, berriz, hiru horien artean zeinek egingo duen aurrera iragarri zuten eta hirukote gipuzkoarraren lana aukeratu zuen akademiak.