Kultur programaren 26. edizioa ekainaren 18tik irailaren 4ra bitartean egingo da

Kultur programak 26. edizioa du jada, eta aurtengoa ekainaren 18tik irailaren 4ra arte ospatuko da. Programa honen helburuak honako hauek dira: Nafarroan kalitatezko eta aniztasuneko eskaintza artistikoa sustatzea eta zabaltzea, tokiko erakundeekin artea eta kultura hedatzen laguntzea, sektore artistikoaren ezagutza bultzatzea, eta ondare historikoa, artistikoa eta naturala baloratzen laguntzea, musika, dantza eta arte plastikoko jarduerak programatuz.