Kultur emanaldi handietarantz lehen pausoak

600 ikusle arteko emanaldiak antolatuko ditu Kultura Bizia guneak Gasteizen irailera arte. Hiriburuko zein Arabako eragile ugarik bat egin dute Iradier Arenan programazio zabala eskaintzeko. Crim eta La Excavadora taldeek zabaldu dute programazioa eta sektorea berpizteko lehen pausoa izan daitekeela uste dute bultzatzaileek.