Skip to main content

Koldo Otamendi, Musika Zuzenean: ‘Ahotsa da Verde Pratoren indargune nagusia’

Kultura

Musika Zuzenean saio berri bat emitituko du gaur Hamaika Telebistak ostegunero legez, gaueko 22:00etan. Gaurkoan Verde Prato ezizenez ezaguna den Ana Arsuaga musikari tolosar gaztea izango da protagonista. Koldo Otamendi aurkezlearekin luze eta zabal hitz egiteko aukera izan du, haren ibilbideaz eta aurretik dituen erronkez; besteak beste, bertsioez osatutako lau kantuko disko txikia.