Skip to main content

Koldo Izagirrek ‘Zaldi bat ihes garrezko zelaian’ liburua aurkeztu du Donostian

Kultura

Euskal prentsan 1869tik 2000. urtera bitartean argitaratu diren kronika gogoangarriak bildu ditu idazleak ARGIArekin. Izagirrek egin du testuen hautaketa, eta Gorka Bereziartuak liburuaren hitzaurrea idatzi du. Biek hartu dute hitza Donostiako Udal Liburutegiko aretoan egindako prentsaurrekoan.

Kroniken balio literarioa hizpide hartuta, egileak esan du "400 liburu txarrek" ez dutela literatura bat sortuko, "baina hogei kronika xumek literatura bat abiatu dezakete".