Kaleko arteek hartuko dute Gasteiz ekainaren 11tik 13ra

Kaldearte Gasteizko kaleko arteen nazioarteko jardunaldiaren 15. edizioa ospatuko dute ekainaren 11tik 13ra. 33 konpainien 63 ikuskizun bildu dituzte: horietako sei estatu mailako estreinaldiak dira, eta beste bi lehenengoz antzeztuko dituzte Gasteizen.