Skip to main content

Julen Hernandez, Zeid Fest: “Aurreko urtekoa hobetzeko asmoz lan asko egin dugu”

Kultura

Jaizkibel Konpainiak eman dio hasiera Zeid Fest jaialdiari. Apirilaren 1ean ospatu zuten, eta Hemendik At taldea omendu dute. Jende ugari bertaratu zen larunbatean Barakaldoko BECera, ZEID Fest jaialdiaren bigarren edizioaz gozatu asmoz.

Hasiera-hasieratik festa giroa izan zen nagusi, ateak ireki orduko Jaizkibel konpainiak txilibitu eta danborrez girotu baitzuen Bizkaia Arena ingurua, hamalau orduko festarako.

Jaialdiaren balorazioa egiteko Julen Hernandez komunikazio arduradunarekin hitz egin dugu.