Skip to main content

Juan Mari Arzak Basque Culinary Centerreko ohorezko patrono izendatu dute

Kultura

Juan Mari Arzak Basque Culinary Centerreko ohorezko patrono izendatu dute “Euskal Gastronomiaren Topaketa”n. Hala, patronatuak Juan Mari Arzakek erakundearen sorreran izan zuen funtsezko papera aitortu nahi izan du.
Juan Mari Arzak Basque Culinary Center sustatu zuen taldeko kide izan zen. Egun, Gastronomia Zientzien Fakultateak gradu bat, 10 master, doktorego-programa bat, profesionalentzako ikastaro ugari eta espezializazio-ikastaroak ditu.
Agintarien hitz-hartzearen ondoren, 40 ikaslek baino gehiagok babestu dute donostiar chefa agertokian, eta ohorezko patrono gisa akreditatzen duen oroigarria eman diote.