Skip to main content

Joxan Goikoetxeak Xabier Leteren omenezko ‘Hesia urraturik’ oratorioa eskainiko du Arriagan

Kultura

Joxan Goikoetxea musikari hernaniarrak “Hesia urraturik” oratorioa aurkeztuko du azaroaren 14an, Bilboko Arriaga Antzokian, arratsaldeko 19:30etan. Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatutako Literatura eta Musika Euskaraz zikloaren barruan antolatu da ekitaldia.

2010ean egin zen ziklo honen lehenengo edizioa, eta bertan, Xabier Letek bere azken agerraldietako bat eskaini zuen jendaurrean, “Egunsentiaren esku izoztuak” liburuaren aurkezpenari amaiera emateko. Leteren heriotzaren 10. urteurrena zela-eta, ‘Hesia urraturik’ obra estreinatu eta argitaratu zuen Goikoetxeak. 

Sarrerak leihatilan zein antzokiaren webgunean eskuratu daitezke.