Jokotekniaren 3. edizioa antolatu dute Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak, streaming bidez

Azaroaren 28an ospatuko dute aurtengo Jokoteknia. Bilboko Euskararen Etxetik zuzenean emitituko dituzte jardunaldiko lau hitzaldiak eta mahaingurua. Ekimenak, euskal bideo-jokoen inguruko profesional, ikertzaile eta zaleak biltzea du helburu eta aurreko edizioetako arrakastari eutsi nahi diote sare bidez soilik ikusi ahalko den hirugarren honetan ere.