Image

Jauzi digitalari esker, munduko telebista guztietan ikus daiteke aurrerantzean HAMAIKA

Edozein etxetatik hamaika zuzenean zein nahieran ikusteko zerbitzua emango digu HAMAIKA APPak.

Helburua, HAMAIKAren ZUZENEKOA eta NAHIERAN eskuragai dauden telebista serie, saioen denboraldi eta ekoizpen bereziak indartu eta zabaltzea da.

HAMAIKArentzat garrantzi berezia du telebista guztietan eskuragarri izateak, hedapenari esker audientzia eta erreferentzia indartzea baita euskal telebista honen helburua.

Smart TV azpiegitura digitalari esker, LTD hedapenaren mugak gainditu eta euskal komunitate osoarengana helduko da HAMAIKA.

HAMAIKAk azalpen bideoa jarri du eskuragarri erabiltzaile guztiei aplikazioa haien smart TV-an instalatzea errazteko.

Erraz eta eroso, hemendik aurrera, Hamaika Telebista edozein etxetatik eta munduko edozein tokitatik ikus daiteke.

HAMAIKA APPa telebistan instalatzeko urrats hauei jarraitu behar zaie:

1. Sartu Google Play plataforman.
2. Bilatu, HAMAIKA aplikazioa.
3. Aukeratu HAMAIKA.
4. Instalatu eta gozatu HAMAIKAren zuzenekoa eta edukiez nahieran!

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image