Jaialdiaren babesa eskertu du Johnny Deppek Donostia saria jasotzean

Depp izan da azken orduetako protagonista Zinemaldian. Donostia saria jaso zuen bart aktore estatubatuarrak polemika artean eta saria bera eta jaialdiaren babesa eskertu zituen. Ikus-entzunezkoei dagokienez, Manuel Martin Cuestaren 'La hija' eta Maider Oleagaren 'Kuartk Valley' lanak aurkeztu ziren atzo, besteak beste.