Skip to main content

Jai giroa nagusi Gasteizko kaleetan Blusaren eta Neskaren egunean

Kultura

Gasteizek aurten Blusaren eta Neskaren Eguna berreskuratu du, tradizioz eta jai giroz beteriko eguna. Baratxurien feria, Blusek eta Neskek prestatutako ekintzak eta nekazaritza eta abeltzaintzako merkatua nabarmendu dira uzatilaren 25eko egitarauan. Aurten ere, Barrika Lasterketa izan festaren elementu nagusietako bat. Eta beste behin Basatiak Kuadrila izan da garaile, bosgarren urtea da eurek irabazten dutela 225 litro ardo beltzeko upela. Arratsaldean, ohiko Blusa eta Nesken kalejirak egingo dira, 16.30etatik aurrera joaneko kalejira eta 20.00retatik aurrera itzulerakoa.