Skip to main content

Izaskun Ellakuriaga, Gerediaga elkartea: 'Pozik gaude pentsatutako irekiera izan dugulako'

Kultura

Ireki ditu ateak Durangoko 57. Azokak. Landako Guneak hartu ditu goizetik ikasleak. Ohiko formatua berreskuratuta bueltatu da azoka. Izaskun Ellakuriaga Gerediaga elkarteko kidearekin izan gara, ikasle goiza berreskuratzea transmisio puntu estrategikoa dela azpimarratu du. Helburua euskal kulturaren jaia ospatzea dela azaldu du, baita gazteei dei zuzena egitea. Horren erakusle, abenduaren 9an Gazte Eztanda eguna antolatu dute. Egunotako egitaraua errepasatu dugu berarekin, azoka salmentarako leku, erakusleiho eta euskaratik egindako sorkuntzekin disfrutatzeko topagunea baita.