Skip to main content

Iurdana Akakuso, Azkue Fundazioa: "Euskararen bizi indarra adierazi nahi izan dugu”

Kultura

Bilboko Euskararen Interpretazio Zentroa berritu du Bizkaiko Foru Aldundiak, eta horri buruz hitz egin dugu Iurdana Akasuso Azkue fundazioko zuzendari eta Euskararen Etxeko kudeatzailearekin.

Akasusok nabarmendu du erakusketak baduela “oinarri zientifiko eta zurruna”, baina informazioa “era jostagarri eta gozagarrian” eskaini nahi izan dutela: “Planteatzen dugun kontakizuna optimista da, itxaropenez betetakoa, eta azpimarra jartzen du orain arte egin den lan guztian”. Horrez gain, erakusketak euskararen gaur egungo erronkak ere lantzen dituela dio.

Akasusok adierazi du “zentzumenetan” oinarrituta dagoela erakusketa, eta euskararen “bizi indarra” adierazi nahi izan dutela.