Skip to main content

Irunen izango da finalaurrekoetako hurrengo saioa

Kultura

Lau saiok osatuko dute finalaurrekoen lehen itzulia. Hurrengo saioa azaroaren 5ean izango da Irungo Ficoban, 17:00etan. Kantuan arituko dira bertan:Ane Labaka Mayoz, Jone Uria Albizuri,Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Nerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Acordarrementeria.

Landakon, Durangon, amaituko da lehen fasea, azaroaren 12an. Azaroaren 19an 2. itzuliko finalaurrekoa ospatuko da Amurrion. Alaia Martin zuzenean sailkatu da finalaurrekoen bigarren itzulirako, lehenengo finalaurrekoa irabazita.

Behin saio guztiak amaituta, puntuaziorik baxuena duten sei bertsolariek ez dute aurrera egingo. Lehen faseko eta bigarren faseko puntuak batuta erabakiko da zein zazpi bertsolari sailkatuko diren finalerako.