Skip to main content

Irati Agirreazkuenaga: “Parentesi festibalaren helburua ertz desberdinetatik kontakizunei zabalpena ematea da”

Kultura

Datozen aste eta hilabeteetako kultur eskaintzari begira jarri gara Irati Agirreazkuenaga kultur adituarekin. Parentesi podcast festibalaren lehen edizioa izango da martxoaren 2tik 4ra Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Lehen edizio horren leloa Muriel Rukeyzer idazlearen honako esaldi hau izango da: ‘Mundua kontakizunek eratzen dute, eta ez atomoek”. Agirreazkuenagak nabarmendu du jaialdiaren helburua dela audio plataformak balioestea, eta ertz desberdinetatik kontakizunei zabalpena ematea, “pentsamendu kritikoa sustatzeko”.

IruñaRock jaialdiaz ere hitz egin digu Agirreazkuenagak. Hamabost taldek hartuko dute parte, eta martxoaren 31n eta apirilaren 1ean izango da Iruñeko Nafarroa Arenan. Eguneko sarrerak zein abonuak salgai daude dagoeneko.
Irriziklo euskarazko umore zikloa ere izango da martxoan, eta orotara, lau emanaldi izango dira Nafarroako Antzerki Eskolan; Antton Telleriaren Nekatutak emanaldia ikusi ahal izango da, besteak beste.