Skip to main content

Irati Agirreazkuenaga: “Hasieratik ikuslea harritzen duen telesaila da 'Hondar Ahoak'”

Kultura

Artedramaren 'Atzerrian Lurra Garratz' datorren ostiralean estreinatuko den obra da, Oñatiko Santa Ana Aretoan. Musika arloan, Maite Larburu, datorren ostegunean Barakaldoko antzokian. Gainera, Gasteizko Txosnak elkarteak txosnetako banden leiha martxan jarri du, otsailaren 26ra arte txosnak.eus-en izena emateko epea dago; leihaketaren xehetasunak eman ditu Iratik. Iruñean, Elvira Palaciose-en erakusketa gomendatzen du; cntr+c, cntrl+v erakusketa; collage batzuk egin ditu film desberdinetako hainbat emakumeren irudiekin, kontextutik atera eta beste errelato bat sortu die. Azkenik, Argia sarietan ikus-entzunezko onenaren sariari eman diote 'Hondar Ahoak' film laburrari.