"Inoizko programaziorik garrantzitsuena" izango da Euskadiko Orkestraren 21-22 denboraldikoa

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 2021-2022 denboraldia aurkeztu du. Robert Treviño Orkestrako zuzendariak esana, "inoizko programaziorik garrantzitsuena" izango da irailaren 27an hasiko den hau, "itzulerarako deia" egiteko asmoz ondu dutena.