Skip to main content

Ines Osinagaren ‘Itsasoa da bide bakarra’ diskoa ezagutuko dugu aste honetako Musika Zuzenean saioan

Kultura

Gose taldean egin zen ezagun Ines Osinaga, eta bere bakarkako lehen proiektua da gaur ezagutuko duguna. Liburu-disko formatua du, eta oso diseinu “polita” duela nabarmendu du Koldo Otamendi saioko aurkezleak. Disko honetan bildu ditu azken bost urte hauetan egindako kantuak, eta hainbat kolaborazio ere izan ditu.
Otamendik diskoko emakumeen parte hartzea nabarmendu du; izan ere, Osinagak hainbat emakume sortzaile bildu du disko honetan, bai abesten, bai musika sortzen, eta baita bestelako espresio kultural eta artistikoetan ere.