Skip to main content

Ines Osinaga: 'Sortze prozesu kolektibo bat da #badon'

Kultura

'#badon' proiektuak irabazi du AEK-Korrika kultur sorkuntzarako beka. Sormen laborategi kolektiboaren helburua arte diziplina anitz eta garaikideen bidez kontakizun alternatibo eta gaurkotu bat proposatzea da.

Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. Korrikako kultura programan aurkeztuko dute emaitza, 2023ko azarotik 2024ko apirilera.

Sortze prozesu kolektibo bat dela azaldu du Inesek, baina sortu aurretik zer sortu eztabaidatu nahi dutela, eta eztabaidatzeko espazio ez mistoak sortu. Zer da euskal kultura? Zer da gu egiten gaituena? Zer ordezkatzen dugu gutasun horretatik? Helburua euskal kultura, transmisioa, zer transmititzen dugun, zer ez... hausnartzea da.