Skip to main content

‘Hotsein!’ leloarekin ospatuko da Etxarri Aranatzen 2023ko Nafarroa Oinez

Kultura

Ostegun goizean aurkeztu dute Nafarroako Ikastolen Elkarteko egoitzan 2023ko Nafarroa Oinez. Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolak antolatuko du, “Hotsein!’ lelopean. Hotsein! hitzak Sakanako hizkeran bi esanahi dituela azaldu du ikastolako ordezkariak: batetik zarata egin edo burrunba egin, eta, bestetik, deitu edo aldarrikatu.

Euskararen arnasguneak bizkortzea izango da festaren helburu nagusietako bat. Horretarako jai herrikoia, kooperatiboa, autogestionatua eta auzolanean oinarritutakoa antolatu nahi dutela aipatu du, Etxarri Aranatzen euskarak bizi-bizirik jarraitzen duela erakusteko asmoz.