Skip to main content

Hogeita hamar urtetan idatzitako kantuak bildu ditu Jon Maiak 'Kantu bat gara' disko-liburuan

Kultura

‘Kantu bat gara’ disko-liburua Jon Maiak 30 urtetako letragintzan egin duen ibilbidearen bilduma da. Bertan daude bere kantu kuttunenetako asko azalduta, kantagintzari egindako gorazarre moduko bat eta CDa, hainbat kantu ezagunen bertsioak. Euskal Herriko hainbat kantari askorekin batera grabatutako abestiak, horien artean daude, besteak beste, Gari, Mikel Urdangarin, Aire ahizpak, Asier Etxeandia, Xabier Amuriza, Pirritx edo Aitor Latxa.