Skip to main content

Hogei film lehiatuko dira Euskal Zine Bileraren 45. edizioan

Kultura

Euskal Zine Bilerak bere 45. edizioa ospatuko du urriaren 20tik 23ra, Lekeition. Euskara hutsean egiten den zine jaialdia da, Euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da Euskal Zine Bilera.

Bost sari emanen dituzte guztira: filmik onenaren saria, zuzendaritzarik onenaren saria, gidoirik onenaren saria, EITB Ikuslearen saria, eta Gazte 22 saria. Ikusleek lan bakoitzari haiek emandako puntuaketen bidez erabaki ahal izango dute ikuslearen sari bereziaren irabazlea. Mahai inguruak ere egingo dituzte egun bakoitzean emandako filmen egileekin.

Hauxe da zerrenda osoa: Jon Sierraren Benitoren bizitza maitasunaren indarrez, Iñigo Alkortaren Gauero, Iker Maguregiren Trumoiak, Alaia Sedanoren Haraindiko, Paula Iglesiasen Lanbroa, Juan Esteban Montoyaren Nola ikasi euskara, Imanol G. Gurrutxagaren Deserri, Leire Egañaren Erlojupekoa, Nagore Murielen Erro bi, Alejandro Buenoren Ezohikoak, Julen Etxebarria Moral eta Malen Nicholsonen Martxoaren 28a, Guillermo Ordasen Noiz utziko dio euria egiteari, Eneko Muruzabalen Polita, Raul Barrerasen Arnasa, Mikel Ruedaren Etxean, Maider Oleagaren Irrits, Aitzol Saratxagaren Lanbroa, Eñaut Castagneten Muga, David Perezen Vatios eta Aitor Gametxoren Berak baleki.

Getari Etxegarai, Paul Urkijo eta Izaskun Urkijo dira epaileak.

Gehiago ere badago: Kameratoia euskarazko ikus-entzunezkoen rallya,Super 8 lantegia edota (H)emen gaude: emakume zinemagileen topaketa profesionalak. Ohi denez, Begiradak saria ere emango du jaialdiak. Aurten, Ramon Agirre aktoreak jasoko du garaikurra.