Skip to main content

'Hitzez ekiteko garaia' lelopean egingo da hirugarren Euskaraldia, 2022ko azaroan

Kultura

Urte beteko epearekin aurkeztu dute Euskaraldiaren hirugarren edizioa Iruñean egindako ekitaldian. Aurreko edizioetan bezala, ahobizi eta belarriprest rolen artean hautatuko dute Euskaraldian parte hartuko duten herritarrek. 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ospatuko da 3. edizioa "Hitzez ekiteko garaia" lelopean.