'Hezurren Memoria' telebista seriea, HAMAIKAren eskaintza Durangoko Azokan

Ekitaldien kanala HAMAIKAren webgunean ere egongo da. Miru sorginaren ipuin eta abesti bilduma ere eskura Azokan.

Durangoko 55. Liburu eta Disko Azoka zabalik da gaurtik asteartera bitartean. HAMAIKAk Azokarekin zer ikusia duten kultur eta jakingarriekin osatutako emisioa prestatu du egunotarako telebistan. Horrekin batera, hamaika.eus webgunean Landakoko ekitaldiak eta Plateruena kafe antzokiko kontzertuak ikusteko aukera izango da.

Hala ere, HAMAIKAren berrikuntza nagusia “Hezurren Memoria” telebista serie dokumentalaren merkaturatzea da. Gizarte eragileek aurkeztu zuten lehenik Iruñean 'Hezurren Memoria', "faxismoak eragindako iluntasunean senideek piztuta mantendu duten argia" eta orain eskura da Durangoko Azokan, Elkar argitaletxearen laguntzaz.