Hezkuntza eta elikadura burujabetza dituzte ardatz Nora Salbotxeren eta Tasio Erkiziaren liburuek

Txalaparta argitaletxeak, Iratzar Fundazioarekin elkarlanean, Iparrorratza bildumaren bi liburu berri aurkeztu ditu: Nora Salbotxek idatzitako 'Askatu edo moztu' eta Tasio Erkiziaren 'Jan eta jabe' liburuak. Bi saiakerek, hezkuntza eta elikadura burujabetza gaiak dituzte ardatz. Bilduma honen bidez 'bihotza eta buruetara heldu' nahi dutela azpimarratu du Iratzar fundazioko Floren Aoizek; eta hala, beste mundu eta Euskal herria bat eraikitzeko bidean, ekarpen hauek oso emankorrak direla.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image