Hesian taldeak agur esan du

Hesian taldeak amaiera eman dio bere ibilbideari. 15 urte eta zortzi diskoko ibilbidea bukatu du taldeak sare sozialetan argitaratutako oharrean. Igande arratsaldean eman dute erabakiaren berri eta egindako guztiarekin harro eta zoriontsu agertu da formazioa.