Image

Hertzainak taldeak hamabost artista gonbidatuko ditu bere azken kontzertuan

Urtarrilaren 6an agur esango du Hertzainak taldeak Gasteizen, 20.000 lagunentzako Mendizabalan eskainiko duten kontzertuarekin. Astezken honetan salgai jarri zituzten sarrerak, eta lehen bi ordu eta erdian ia txartel guztien erdiak saldu ziren.

Bi nobedade izango ditu: alde batetik, Luis Javier Saiz Txanpi hasieratik taldearen bateria izan zenak parte hartuko du eta beste aldetik, hamabost gonbidatu izango dira.

Gonbidatuen zerrenda luzea da: Peru Abarrategi, Manex Agirre, Paula Amilburu, Xabier Amuriza, Juantxo Arakama, Jon Basaguren, Dupla, Iñigo Etxezarreta, Xabi Igoa, Joseba Irazoki, Miren Narbaiza, Ruper Ordorika, Oihane Perea, Mikel Urdangarin eta Iñaki Viñaspre.

Azken kontzertua baino lehen, beste bi emanaldi ere egingo dituzte Barakaldoko BECen, abenduaren 16an eta 17an. Lehen hitzordurako sarrerak agortuta daude, bigarrenerako geratzen dira oraindik.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image