"Hemen" ugari elkartuko ditu Gutun Zuria jaialdiak Bilboko Azkuna Zentroan

"Hemen. Non guztiak elkartzen diren lekuan" aukeratu dute goiburu eta euskal idazleak gainerako literatur-sistemenen testuinguru berean jartzeko asmoa agertu dute antolatzaileek. Martxoaren 23tik 27ra Azkuna Zentroan eta online zabalduko da Bilboko letren nazioarteko jaialdia.