Skip to main content

Heldu da Spring Lindy Weekend jaialdia Iruñera

Kultura

Asteburu honetan, Iruñeko Baluarten, Spring Lindy Weekend dantza eta musika jaialdia ospatuko da, aurtengoa, kultura afrikar-amerikarrean oinarritutako proposamenarekin. Europa osotik heldutako 500 Lindy Hop dantzari baino gehiagok parte hartuko dute ortziraletik iganderarte Nafarroako hiriburua izanen den dantza eta musikaren festa handian.