Skip to main content

Hasi da Durangoko Azokaren 56. edizioa!

Kultura

Hasi da Durangoko Azokaren 56. edizioa! Online denda martxan da honezkero, abenduaren 3tik 7ra bitartean. Aurrez aurrekoa ordea, abenduaren 4tik 8ra izango da.

Bertaratu nahi duenarentzat, Landako Gunera eta Plateruenara sartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. 219 erakusmahai egongo dira Landakon, 990 nobedaderekin: 733 liburu, 143 disko, 37 aldizkari eta 77 bestelakoak. Abenduaren 4tik 8ra kulturzale guztiei arduraz jokatzeko deia egin die Durangoko Azokak eta udalak, bai Azoka barruan zein kanpoan. Landako Gunean 1200 bisitariko bost txanda sortuko dira egunero, ordu eta erdiko bisita egin ahal izateko. Azokako espazio guztietan maskara erabili beharko da uneoro, eta ezin izango da jan eta edan.

Ioar Oteiza Durangoko Azokako komunikazio arduradunak azaldu duenez, martxan hasi dira lehengo salmentak, eta aurten onlineak eta aurrez aurrekoak elkar elikatzeko balioko du.