Skip to main content

Hartz txikien eta adarbakarren arteko aspaldiko gerraren istorioa kontatzen du 'Unicorn Wars' filmak

Kultura

Alberto Vazquez zinemagileak gaizkiaren jatorriaz hausnartzen du animazioko film fantastikoan. Hartz txikien armadaren ustez, adarbakarrek mehatxu egiten diote beren herriaren segurtasunari. Hori dela eta, soldadugai gazteak hezten ari dira, adarbakarren aurka hasi berri duten gerran parte har dezaten. Azulin eta Gordi anaiak, esperientziarik gabeko beste soldadugai batzuekin batera, Baso Magikoa salbatzeko misio arriskutsu batera bidaliko dituzte.

Urriaren 21etik aurrera izango da 'Unicorn Wars' filma zinemetan ikusgai.