Skip to main content

Guztion Laboa eta orain arte kontatua egon ez dena

Kultura

'Ni ez naiz Mikel Laboa' komikia sortu dute Unai Iturriagak, Harkaitz Canok eta Joseba Larratxek. Iturriagak eta Canok idatzi dute gidoia eta Larratxek eraman du irudietara. Mikel Laboa katedrak eta Elkar argitaletxeak plazaratu dute liburua, EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz.

Ez da ohiko biografia bat, tonu jostaritik, umoretik eta ausardiatik dago kontatua. Laboaren aurpegi ezberdinak eraman dituzte paperera, hala, garai ezberdinak kontatzen ditu liburuak, hiruzpalau Laboa daude grafikoki islatuta.