Image

Guggenheim Museoa doan bisita daiteke abenduaren 2ra arte, aldez aurretik sarrera erreserbatuta

25. urteurrena dela eta, ‘Denontzako BBK artea’ kanpainaren barruan, euskaldun guztiek Guggenheim Bilbao Museoa doan bisitatu ahal izango dute artearte honetatik abenduaren 2ra arte. Sarrerak Museoaren webgunearen bidez edo teléfono bidez erreserbatu behar dira.

Bisitak asteartetik igandera egin ahalko dira, 10:00etatik 19:00etara. Ordu tarteak betetzen joan ahala, desaktibatu egingo dira data eta ordu horiek hautatzeko aukera.

Orain arte, 60.000 lagunek erreserbatu dute hitzordua. Pertsona batek lau sarrera erreserbatu ahalko ditu gehienez.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image