Image

Guggenheim Bilbao Museorako doako sarrerak erreserbatzeko epea urrian irekiko da

25. urteurrena dela eta, ‘Denontzako BBK artea’ kanpainaren barruan, euskaldun guztiek Guggenheim Bilbao Museoa doan bisitatu ahal izango dute urriaren 25etik abenduaren 2ra bitartean. Sarrerak Museoaren webgunearen bidez erreserbatu ahal izango dira urriaren 1etik aurrera.

Museoaren 25 urteak ospatzen jarraitzeko, Joaquin Achucarro, Mastodonte, El Niño de Elche eta Escuderoren 'Sinfonia mitica'ren kontzertuak izango dira aurten.

Urteurrena urriaren 18an ospatuko da. Bilbo, New York eta Veneziako Guggenheim museoetako patronatuek ospakizun bateratua egingo dute 17ko gauean. Museoaren urteroko afariaren edizio berezia izango da gau horretan bertan.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image