Skip to main content

Gotzon Barandiaran: 'Euskarazko kantagintzaren ertz guztiak aztertuko dira ikastaroan'

Kultura

'Kanterri, euskaraz kantatzen duen herria' ikastaroa abiatuko dute Oiartzunen, uztailaren 11n eta 12an. Euskarazko kantagintzaren inguruan ariko dira Fermin Etxegoien, Anari, Itxaro Borda, Ihintza Orbegozo, Imanol Epelde eta Jon Maia; Oiartzungo Udalak, Kantagiltza elkarteak eta Ahotseneak antolatuta. Gotzon Barandiaran Ahotseneako kideak eman dizkigu xehetasunak.