Skip to main content

'Geruzak', gazteen pentsamendu kritikoa eta autonomoa elikatzeko ikus-entzunezkoa

Kultura

Elkar eta Jakinek elkarlanean ‘Geruzak’ ikus-entzunezko proiektua sortu dute. Gazteen pentsamendu kritikoa eta autonomoa lantzea eta sustatzea da helburua, beti, euskaraz. Momentuz sei atal egin dira sei gairen inguruan eta beste hirutan lanean dira.
Gazteen eguneroko kezka eta galderak ardatz, gazteak izango dira protagonista . Lehen ikus-entzunezkoaren estreinaldia Donostian egingo dute, hilaren 19an; bigarrena Tuteran (Nafarroa) egingo dute azaroko bigarren hamabostaldian; eta hirugarrena, abenduaren 9an, Durangoko Azokan (Bizkaia).