Skip to main content

‘Gertutik’ kontzertu akustikoen zikloa aurkeztu du Bilboko BBK Aretoak

Kultura

Otsailaren 26an abiatuta eta maiatzera bitartean, formatu intimistako bost kontzertu antolatuko ditu aretoak, non euskarari eta emakumeari emango zaion arreta berezia eta proposamen sortuberriek eta musikari entzutetsuek bat egingo duten. Mikel Erentxun, Chica Sobresalto, Xabi Bandini & Alberto Isaba, Natalia Lacunza eta Willis Drummond taldeak arituko dira.