"Genero izpirik gabe" lelopean ospatuko da 18. Zinegoak jaialdia

Bilboko GayLesbiTrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdia martxoaren 1etik 14ra ospatuko da eta ohiko formatuari ahalik eta gehien atxikitzen saiatu badira ere, bertsio birtuala ere izango duela aurreratu dute.