Skip to main content

Gaur aurkeztu du Eñaut Zubizarreta Trigger-ek Poliedro Vol 1. egitasmoa

Kultura

Gaur aurkeztu du Eñaut Zubizarreta Trigger-ek Poliedro Vol 1. egitasmoa Bilboko BIRA kulturgunean. 19 abestiz osatutako disko bat eta liburu batek osatzen dute lana. Plataforma digitaletan aurki dezakezue entzungai. Oso lan berezia eta anitza da, izan ere, bertan aurki daitezke metala, post-rocka edo drum n bassa besteak beste; bakarka, kamara formatuan, zein loop eta efektu pedalekin. Hona hemen egitasmoaren teaserra.