Skip to main content

Garazi Velasco, Noiz agenda: “Euskal Herriko kultur muskulua zaintzea da gure helburua”

Kultura

Garazi Velasco Noiz agendako kidearekin erreparatu diogu otsaileko kultur agendari. Noiz agenda Euskal Herriko magazine kolaboratiboa da, eta hilero argitaratzen dute 2010. urtetik. Azpimarratu du beren helburua dela Euskal Herriko “kultur muskulua zaintzea eta haren bozeramailea izatea”.
Datozen hilabeteetako musika, antzerkigintza, erakusketa eta zinemagintza arloko gomendioak eman dizkigu Velascok: Olaia Intziarte eta Janus Lesterren kontzertua, ‘Karpeta urdinak’ torturari buruzko dokumentala edota Ines Garciaren ‘Slides’ eta Ines Bermejo eta Julen Nafarrateren LGTBIQ+ pertsona nagusiei buruzko erakusketa, besteak beste.