Skip to main content

Gabonetako saio bereziak, hilaren 24an eta 31n, Hamaika Telebistan!

Kultura

Hamaika Telebista sorpresaz beteta dator Gabonetarako. Alde batetik, "Kolpez Kolpe" saioaren emankizun bereziak eskainiko dira Gabon gauean eta Urtezaharreko gauean. Eguberri bezperan, 22:00etan, "Kolpez Kolpe” saioak Karaokea prestatu du, euskarazko kanten zerrenda bat oinarri. 31n ostera, 22:55ean, saio berezia izango dugu ikusgai. "Kolpez Kolpe" saioko lagunek 2021 urteari errepasoa egingo diote umorea protagonista.

Bestetik, Tartean Teatroa taldearen zenbait antzezlan ere eskainiko dira datozen hiru asteetan. Halaber, haurrei zuzendutako saioak eta musika emankizunak ez dira faltako; eta "Nafar Away" saioaren lehen denboraldia urtarriletik aurrera izango dugu ikusgai.