Skip to main content

Finalaurrekoetako lehen itzuliko laugarren eta azken saioa Durangon izango da, azaroaren 12an

Kultura

Landakon, Durangon, amaituko da lehen fasea, azaroaren 12an. Aitor Bizkarra, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Eñaut Martikorena, Julio Soto eta Saioa Alkaiza ariko dira kantuan Landako gunean, eta, horren ostean, sailkapen orokorrean puntuaziorik baxuena duten sei bertsolariek ez dute aurrera egingo.

Azaroaren 19an 2. itzuliko finalaurrekoa ospatuko da Amurrion, ondorengo faseak, azaroaren 26an Baionan eta abenduaren 3an Bilbon. Lehen faseko eta bigarren faseko puntuak batuta erabakiko da zein zazpi bertsolari sailkatuko diren finalerako.