Skip to main content

Fermin Muguruza, gaur, 21:30ean 'Kolpez Kolpe' saioan

Kultura

'Black Is Beltza II: Ainhoa' filmaren aurkezpen lanetan munduari bira eman ostean, 'Kolpez Kolpe'n izango da Naroa Iturri eta Ekhi Atorrasagastirekin. Muguruzaren animaziozko filmak laugarren astean du zinemetan: Euskal Herrian, Catalunyan eta Galizan. Argentinan ere estreinatu dute. Handik dator hain zuzen ere Fermin Hamaikako Donostiako platora.

Gaur gauean, 21.30etatik aurrera, ez galdu, 'Kolpez Kolpe' saio azidoa Hamaika Telebistan.