Image

EztanDArako prest? Badator Durangoko Azoka!

Abenduaren 7tik 11ra ospatuko da Durangoko 57. Azoka, pandemia aurreko itxura berreskuratuta. 248 erakusmahai izango ditu Landako Guneak, 930 nobedaderekin. 250 kultur ekitaldi antolatuko dituzte!

Abenduaren 9a Gazte Eztanda eguna bezala izendatu dute. Egun horretarako ekintza zehatzak izango dira gazteentzat bereziki.
Urte berezia izango da baita ere Ahotsenearentzat, bere sorreratik 15 urte beteko baitira. 47 talde igoko dira agertokira beren lanak aurkeztera.

Azoka egunak amaitu ostean, Euskal Herriko ehun liburu denda baino gehiagora helduko dira Durangoko Azokaren oihartzuna.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image